10/12/2011

Hasteko, historiatik ibilalditxoa…

Musikak gure bizitzan duen garrantzia ulertzeko oso urrunera begiratu behar dugu: Istourriaurrera!!
Istoriaurretik, lehenengo gizakiak bai komunikatzeko, bai euren sentimenduak azaltzeko, soinuak eta zaratak erabiltzen zituen. Aipatutako zaratek guk uste duguna baino garrantzi handiagoa daukate, gure komunikazio eta musikaren lehenengo urratsak izan baitziren, orain dugunaren oinarri eta aitzindari.
Hain urrun daukagun garai hartan makilak, hezurrak, harriak… ziren instrumentu eta musika ospakizunetan, ehizan, hiletetan… zuen leku. Harrigarria, ezta?
Orduko gizakiek gaur egun guztiok sakelean daramagun “i-pod” edo “mp3”-a ikusteko eta bere musika entzuteko aukera izango balute, ziur hauxe esango luketela… “MAGIA!!!”


10/10/2011

ZERGATIK “MUSIKA ETA HEZKUNTZA”?

Askotan hezitzaileok, hezkuntzan, itsutzen gara ikasleek lortu beharreko helburu “normalizatu” zehatzekin, beste hainbat irakaspen edota bizipen interesgarri eta beharrezkoak baztertuta uzten ditugun bitartean.
Gaur hasiko naizen blog-ean horren aurka egin nahiko nuke. Oroi dezagun hezkuntza “akademikoa” (kontzeptu zehatzen ikasketa eta barnerapena ea.) baino garrantzitsuagoa dela pertsona moduan hazten laguntzen digun hezkuntza, baita gaur egungo mundu honetan bizitzeko erremintak ematen dizkigun hezkuntza ere!!
Hau guztia egiteko erabiliko dudan bidea oso maite dudan MUSIKA izango da. Gure bizitzako hainbat aspektutan historian betidanik hain garrantzitsua izan den musika, alegia.
Espero dut jasotako informazio, hausnarketa, baliabide, proposamenekin… interesgunea sortzea, nire moduan pentsatzen dutenei interesgarri suertatzea eta ezberdin pentsatzen dutenei behintzat… hausnarraraztea!
ONGI ETORRI GOIZEZMUSIKA BLOG-ERA!  : )