12/15/2011

Wix tresna eta partiturak irakurtzea:

Wix tresnak flashean web-gune bat bost minututan prestatzeko aukera ematen digu. Interfaze ona dauka eta era oso errazean orrialdea prest edukiko dugu.
Animatuko zara probatzen?
BWix-ekin egindako partiturak irakurtzeko tresna hau aurkitu dut eta interesgarria deritzot. Bota begiradatxo bat!

Irakasle tresnak sortzeko zenbait baliabide


Nori ez zaio gertatu inoiz egin behar duen lana egiteko ez duela tresna egokirik topatzen? Edota tresna horrek ez daukala guk faltan sumatzen dugun ezer?
Sarrera honetan saiatuko gara arazo honi ahalik eta hobekien aurre egiten!

Content Generator aplikazioa zenbait aplikazio konpendioa aurkezten digu.










Argazkiak, bideoak eta audioa sar dezakezun web orrialdea da, zure tresnak sortzeko.










Educa Play plataformak tresnak sortzeko erabiliko dugu.











Besteen antzera, Hot Potatok erabilgarria den tresna-web orrialdea da, non sub-tresnak egin dezakegun gure eskoletarako.












Zenbait musika tresna eta web-gune


Hona hemen zenbait musika tresna eta web-gune interesgarriak, denak euskaraz!

Kantuan.net-en abesti mordoa aurki ditzakegu, denak euskaraz eta denak euren partiturarekin:

Umeentzat egindako abesti zerrenda, letra eta audioarekin:









Beste abesti zerrenda bat, letra eta audioarekin:

Karaokeak, euskaraz:

Beste Wix bat


Wix, beste sarrera batean azaldu nuen tresnarekin egindako beste errekurtso erabilgarria:
http://www.wix.com/karmast/ahotsa#!
Ahotsa eta bere sailkapenaren inguruan  hitz egiten du, oso komenigarria!





Cmap toolsez egindako beste errekurtso batzuk:

Musika zenbait teoria atal argi-argi azaltzen dute buru-mapa hauek. Oraindik ez duzu aurretik aurkeztutako “Cmap tools” programa probatu? Bada ordua! Oso erraza eta baliagarria da!

11/21/2011

MUSIKAZ GOZATU: MUSIKA MOTA BAT OKASIO BAKOITZERAKO - Erlaxazioa

Gure kulturan beti ibili behar dugu alde batetik bestera korrika, estresak jota. Izan ere, gero eta estres kasu gehiago dago (baita haurrengan ere!!), izugarria, ezta? Aurre egin diezaiogun honi ahal dugun heinean!
Musikaren erritmora dantza gaitezke, kantu egin dezakegu… baina musikak erlaxatzeko ere balio du! Erlaxazio sesioa egitea ez da zaila hezitzaileak motorrik garrantzizkoena baldin badu: MOTIBAZIOA!
Ikasleei egun jakin batean esterillak eramateko proposamena egin gelako mahai eta aulkiak bazter batean jarri beharko ditugu.
Neska-mutilak esterilletan etzanda egongo dira, argiak itzalita, begiak itxita eta musika lasaia jarriko zaie, erlaxatzen lagunduko diena. Honen adibide dauzkagu bideo hauetan entzun ditzakezuen abestiak, eta gaur egun erraza baino errazago da interneten erlaxaziorako musika aurkitzea (zelta, klasikoa, natura soinuak…)



11/17/2011

GELAN BURUTZEKO PROPOSAMENAK: maila sozioemozionala landu

Lehengoan esan bezala hementxe doaz musikaren bidez maila sozioemozionala lantzeko bururatu zaizkidan bi proposamen. Ea baliagarri zaizkizuen!

  • Musika honek zer transmititzen dizu?

Musika ezberdinen selekzio bat egin ostean ikasleei azaldu ahal zaizkie eurek isiltasunean entzuten duten bitartean (begi itxita, argi suabeaz… hau da, giro apropos bat sortuz).
Entzunaldia eta gero (banan banan, ez ahazteko) bakoitzak esan dezake musikak zer transmititu dion, zer pentsamendu edo oroimen ekarri dizkion…

  • Jarduera
    • Musikaz gozatu
    • Emozioak eta hausnarketak hezkuntzan toki garrantzitsua dutela ulertu
    • Kideak hobeto ezagutu
    • Euren burua hobeto ezagutu
    • Musika mota ezberdinei hurbilketa


  • Besteokin konpartitu

Ikasleei bakoitzak bere abestirik gustukoena gelara eramateko proposatuko zaie, eta honekin batera aukeratutako musika hautatzearen zergatia hausnarketa moduan.
Gero besteoi aurkezteko aukera izango dute (letraz eta guzti, letrarik balu) eta zergatia kontatzeko (zergatik aukeratu duten, zein emozio sentiarazten dien, zergatik…)

Jarduera honekin lortzen ditugun helburu espezifikorik garrantzitsuenak:
    • Musikaz gozatu
    • Emozioak eta hausnarketak hezkuntzan toki garrantzitsua dutela ulertu
    • Kideak hobeto ezagutu
    • Euren burua hobeto ezagutu
    • Musika mota ezberdinei hurbilketa



10/12/2011

Hasteko, historiatik ibilalditxoa…

Musikak gure bizitzan duen garrantzia ulertzeko oso urrunera begiratu behar dugu: Istourriaurrera!!
Istoriaurretik, lehenengo gizakiak bai komunikatzeko, bai euren sentimenduak azaltzeko, soinuak eta zaratak erabiltzen zituen. Aipatutako zaratek guk uste duguna baino garrantzi handiagoa daukate, gure komunikazio eta musikaren lehenengo urratsak izan baitziren, orain dugunaren oinarri eta aitzindari.
Hain urrun daukagun garai hartan makilak, hezurrak, harriak… ziren instrumentu eta musika ospakizunetan, ehizan, hiletetan… zuen leku. Harrigarria, ezta?
Orduko gizakiek gaur egun guztiok sakelean daramagun “i-pod” edo “mp3”-a ikusteko eta bere musika entzuteko aukera izango balute, ziur hauxe esango luketela… “MAGIA!!!”


10/10/2011

ZERGATIK “MUSIKA ETA HEZKUNTZA”?

Askotan hezitzaileok, hezkuntzan, itsutzen gara ikasleek lortu beharreko helburu “normalizatu” zehatzekin, beste hainbat irakaspen edota bizipen interesgarri eta beharrezkoak baztertuta uzten ditugun bitartean.
Gaur hasiko naizen blog-ean horren aurka egin nahiko nuke. Oroi dezagun hezkuntza “akademikoa” (kontzeptu zehatzen ikasketa eta barnerapena ea.) baino garrantzitsuagoa dela pertsona moduan hazten laguntzen digun hezkuntza, baita gaur egungo mundu honetan bizitzeko erremintak ematen dizkigun hezkuntza ere!!
Hau guztia egiteko erabiliko dudan bidea oso maite dudan MUSIKA izango da. Gure bizitzako hainbat aspektutan historian betidanik hain garrantzitsua izan den musika, alegia.
Espero dut jasotako informazio, hausnarketa, baliabide, proposamenekin… interesgunea sortzea, nire moduan pentsatzen dutenei interesgarri suertatzea eta ezberdin pentsatzen dutenei behintzat… hausnarraraztea!
ONGI ETORRI GOIZEZMUSIKA BLOG-ERA!  : )

9/20/2011

Lehenengo eguna klasean...

Hauxe izango da nire blog-eko lehenengo sarrera. Bertako gaia oraindik zehaztear badago ere, webgune interesgarri eta baliogarria sortzeko gogo handiz nabil, beraz, "LASTER ARTE!" batez agurtzen dut inaugurazio hau.

Era on batean hasteko:

Blog-aren hasiera. 20 \ 09 \ 11, ni neu!