Lehengoan esan bezala hementxe doaz musikaren bidez maila sozioemozionala lantzeko bururatu zaizkidan bi proposamen. Ea baliagarri zaizkizuen!
- Musika honek zer transmititzen dizu?
Musika ezberdinen selekzio bat egin ostean ikasleei azaldu ahal zaizkie eurek isiltasunean entzuten duten bitartean (begi itxita, argi suabeaz… hau da, giro apropos bat sortuz).
Entzunaldia eta gero (banan banan, ez ahazteko) bakoitzak esan dezake musikak zer transmititu dion, zer pentsamendu edo oroimen ekarri dizkion…
- Jarduera
- Musikaz gozatu
- Emozioak eta hausnarketak hezkuntzan toki garrantzitsua dutela ulertu
- Kideak hobeto ezagutu
- Euren burua hobeto ezagutu
- Musika mota ezberdinei hurbilketa
- …
- Besteokin konpartitu
Ikasleei bakoitzak bere abestirik gustukoena gelara eramateko proposatuko zaie, eta honekin batera aukeratutako musika hautatzearen zergatia hausnarketa moduan.
Gero besteoi aurkezteko aukera izango dute (letraz eta guzti, letrarik balu) eta zergatia kontatzeko (zergatik aukeratu duten, zein emozio sentiarazten dien, zergatik…)
Jarduera honekin lortzen ditugun helburu espezifikorik garrantzitsuenak:
- Musikaz gozatu
- Emozioak eta hausnarketak hezkuntzan toki garrantzitsua dutela ulertu
- Kideak hobeto ezagutu
- Euren burua hobeto ezagutu
- Musika mota ezberdinei hurbilketa
- …
No hay comentarios:
Publicar un comentario