11/21/2011

MUSIKAZ GOZATU: MUSIKA MOTA BAT OKASIO BAKOITZERAKO - Erlaxazioa

Gure kulturan beti ibili behar dugu alde batetik bestera korrika, estresak jota. Izan ere, gero eta estres kasu gehiago dago (baita haurrengan ere!!), izugarria, ezta? Aurre egin diezaiogun honi ahal dugun heinean!
Musikaren erritmora dantza gaitezke, kantu egin dezakegu… baina musikak erlaxatzeko ere balio du! Erlaxazio sesioa egitea ez da zaila hezitzaileak motorrik garrantzizkoena baldin badu: MOTIBAZIOA!
Ikasleei egun jakin batean esterillak eramateko proposamena egin gelako mahai eta aulkiak bazter batean jarri beharko ditugu.
Neska-mutilak esterilletan etzanda egongo dira, argiak itzalita, begiak itxita eta musika lasaia jarriko zaie, erlaxatzen lagunduko diena. Honen adibide dauzkagu bideo hauetan entzun ditzakezuen abestiak, eta gaur egun erraza baino errazago da interneten erlaxaziorako musika aurkitzea (zelta, klasikoa, natura soinuak…)



11/17/2011

GELAN BURUTZEKO PROPOSAMENAK: maila sozioemozionala landu

Lehengoan esan bezala hementxe doaz musikaren bidez maila sozioemozionala lantzeko bururatu zaizkidan bi proposamen. Ea baliagarri zaizkizuen!

  • Musika honek zer transmititzen dizu?

Musika ezberdinen selekzio bat egin ostean ikasleei azaldu ahal zaizkie eurek isiltasunean entzuten duten bitartean (begi itxita, argi suabeaz… hau da, giro apropos bat sortuz).
Entzunaldia eta gero (banan banan, ez ahazteko) bakoitzak esan dezake musikak zer transmititu dion, zer pentsamendu edo oroimen ekarri dizkion…

  • Jarduera
    • Musikaz gozatu
    • Emozioak eta hausnarketak hezkuntzan toki garrantzitsua dutela ulertu
    • Kideak hobeto ezagutu
    • Euren burua hobeto ezagutu
    • Musika mota ezberdinei hurbilketa


  • Besteokin konpartitu

Ikasleei bakoitzak bere abestirik gustukoena gelara eramateko proposatuko zaie, eta honekin batera aukeratutako musika hautatzearen zergatia hausnarketa moduan.
Gero besteoi aurkezteko aukera izango dute (letraz eta guzti, letrarik balu) eta zergatia kontatzeko (zergatik aukeratu duten, zein emozio sentiarazten dien, zergatik…)

Jarduera honekin lortzen ditugun helburu espezifikorik garrantzitsuenak:
    • Musikaz gozatu
    • Emozioak eta hausnarketak hezkuntzan toki garrantzitsua dutela ulertu
    • Kideak hobeto ezagutu
    • Euren burua hobeto ezagutu
    • Musika mota ezberdinei hurbilketa